Habia taldea Elhuyar kolegioan = Groupe Habia au collège Elhuyar

Blogerako:

Habia taldea Elhuyar kolegioan

Abenduaren 6an, Maia eta Amaia, Habia taldeko bi kide agertu dira kolegiora, oren batez beren musikari esperientzia trukatzeko hirugarreneko ikasle elebidunekin. Gertakari hau “musikariak ikastetxean” proiektuaren baitan kokatu da (Giltzaera elkarteak antolaturik eta Euskal Kultur Erakundeak diruztaturik).

Baxe Nafarroko musikariek beren burua eta ibilbidea aurkeztu eta, ikasleen galderetatik abiaturik elkarrizketa aberatsa garatu da. Habia hirukotea Animalia ikusgarritik landa segitzeko gogoarekin sortu zela azaldu dute, beren harizko tresna eta bozekin moldatu dituzten kantuak “Animalia naiz eta” diskoan biltzeko prozesua deskribatu dute: testuen hautaketa, musika doinuen moldaketa edo sorkuntza.

Euskal Herrian edo urrunago ukan dituzten jotzeko paradak aipatu dituzte, gogoan atxiki zituzten anekdotaz josirik, eta Habia taldeaz gain bakotxak dituen proiektu artistikoak azaldu.

Trukaketa, musikala ere izan da, artetan beren zati batzu zuzenean eman dituztelako bi artistek, hauen arabera definitzeko zaila bainan “musika tradizional berria” estiloan sar daitekeenak. Bukatzeko, goizean goiz jeikirik kantua elkarrekin kantatu dute musikariek eta ikasleek!

Orena ziztu bizian pasaturik, ikasleek, dena melodia buruan, segitu dute beren kolegioko eguna.

Amaia eta Maia, milesker zuen bisitaz!

Groupe Habia au collège Elhuyar

Le 6 décembre, Maia et Amaia, deux membres du groupe Habia, sont venues au collège, pour échanger pendant une heure avec les élèves bilingues de 3e à propos de leur expérience de musicienne. Cet événement se place dans le cadre du projet « musikariak ikastetxean » [musicien(ne)s en établissement scolaire], organisé par l’association Giltzaera et financé par l’Institut Culturel Basque.

Les deux musiciennes basse-navarraises se sont d’abord présentées ainsi que leurs parcours, puis une discussion riche a suivi à partir des questions des élèves. Elles ont expliqué que le trio s’est crée à la suite du spectacle Animalia, ont décrit le processus de choix des textes et d’arrangements musicaux des morceaux regroupés dans leur album Animalia naiz eta.

Elles ont évoqué leurs dates de concert passées, au Pays-Basque ou ailleurs, ponctuant leur discours d’anecdotes marquantes, puis elles ont parlé de leurs autres projets artistiques en dehors du groupe Habia.

L’échange a aussi été musical, car les artistes ont joué certains de leurs morceaux en direct, dans un style difficile à définir mais qui peut faire partie de la « nouvelle musique traditionnelle », selon elles.

Enfin, les musiciennes ont guidé et accompagné les élèves sur la chanson goizean goiz jeikirik !

L’heure s’est écoulée à vive allure, puis les élèves, l’esprit comblé (de mélodies) ont poursuivi leur journée au collège.

Amaia et Maia, milesker zuen bisitaz!

Mme Irazabal eta M. Lazkano